Yainkoagan bat

I -NERE BURUA – NIKOLAS ORMAETXEA “ORIXE”

Bil nadin barnera, mintzo bat entzuki,

argi bat izetuz, bihotza landiki,

Leze-barne huntan zer dut ikusgarrí?

Bost aldiz nerera mintzo ozenak yo du!

ni berriz etxetik hurrun nabilazu!

Ate-yoka norbait. Erantzuna…. “Bego”.

Iparra geldi da, legun dator ego,

hegatsetan dakar maitetasun bero.

Haren mintzoari muziñik nork egin?

Bide zoroak utz, etxera zar nadin.

Estera zar eta zoko danak ilhun.

Begi lauso hau noiz enegandik hurrun?

Egun zoroaren aztarnak itzali,

Deitzaile maite. Zu zaitut iguzki.

Ba dakust enegan izkutu hondarra:

barnean bizi dut Irutan Bakarra.

Berak bizi nau ni, Beronek naragi;

barne-muin hunetan Berau bekit ergi.

Nigan hari duzu, Aitak sor Semea,

ta alkar maitatuki Biongandik duzu

has Gurena. Yesus Nire lo betea!

Ernal-iturria nigan daukadala

Yainkoaz hain antzu; nondik naiz ibilli?

Aunitz esker! Jaunak egin baitit argi.

Ez bezat argi hau nik itzak, ez bezot

edozein mintzori ta argiri yaramon:

emen daukat oro; etxe barnean nagon.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s