El voto que faltaba

Intervención del PCTV-EHAK recogido del diario de sesiones de la web del parlamento vasco. Fuente original aquí.

Batzuk jaioak zarete halako abizenak jartzen. Orain dela lau urteko Plenoa ere halaxe izendatu zenuten, eta guztiok gogoratzen dugu zer pasatu zen. Madrilen ezezkoaren aurrean hauteskundeak deitu eta ekimen hura behin betirako lurperatu. Hori da PNVrentzat historikoa izatea.
(…)
Hau da, independetziari ateak itxi eta Euskal Herria Espainiako Konstituzioaren baitan kate motxean lotuta mantentzeko. Eta hori egiteko PSOEk salbuespen egoera ezarri du gure herrian, PNVren erabateko laguntzarekin.

Aunque ahora con la vista puesta en las próximas elecciones autonómicas de la Comunidad Autónoma vasca estéis escenificando una falsa confrontación, los dos tanto el PNV como el PSOE tenéis un mismo objetivo, pactar un acuerdo para cometer una mera reforma del Estatuto de Gernika dentro de los límites constitucionales.
(…)
Pero a estas alturas no nos sorprende porque en estos 30 años os habéis limitado a ser simples gestores de España, y deseéis seguir con el actual marco que tantos negocios y privilegios os reporta, basta hacer un repaso de estos 30 años para dar fe de ello, apoyar Lemoiz y la energía nuclear,
defender la entrada en la OTAN, imponer el tren de alta velocidad, proteger el fraude fiscal, entregar mansamente nuestro dinero a España a través del cupo para mantener a la monarquía, la Guardia Civil, policía, colocar la bandera española en las balconadas de los ayuntamientos y etcétera.

Nunca mejor dicho sois el partido del negocio vasco, 30 años que van desde Txiberta hasta Loyola en los cuales en cada oportunidad de resolución del conflicto han primado vuestros intereses de partido y clase.

30 urte geroago, berriz ere, Nafarroak ez du lekurik zuen autoestrategikoan. Nafarroak ez du lekurik zuen Euskadi horretan.

Y hoy nos encontramos debatiendo una ley de consulta, una ley que responde a los intereses electorales y partidistas del PNV que responde a una hoja de ruta que no pretende superar este estado de cosas sino más bien todo lo contrario, que pretende mantener el marco de la partición, negación y sometimiento de Euskal Herria.
(…)
Egibar jauna, asteazkenean esaten zenigun ez zenukeela historiara pasa nahi kontsulta egitea galaraziko lukeen parlamentaria bezala. Bada, zu eta zure alderdiko asko historiara pasako zarete herriak aukeratu ez arren, alkate gisa ihardun duzuelako, inoiz gure herriak izan duen putxerazo handienari bide emanez. Non dago zure balentia herritarrek aukeratutakoa errespetatzeko? Hau da herriak ez duena ulertzen.

Guztiarekin Ezker Abertzaleak ez du Ibarretxeren herri galdeketa egitasmoari bide ematea galaraziko. Boto bakarra emango dugu. Zergatik, zertarako?

1. Espaniar Konstituzioaren topea agerian uzteko. Urkulluk dionaren kontra, Euskal Herria, euskal herritarren hitza eta erabakia, ez dira espainiar Konstituzioaren baitan kabitzen. Ez dira Urkulluren esanetan, PNVk 100 urtetan zehar onartu duen eta etorkizunean ere onartuko duen espainiar
Konstituzio eta legalitatearen baitan kabitzen. Espainiar Konstituzioak, galarazi egiten du Euskal Herria bere buruaren jabe izatea. Nola ez du, bada, galaraziko hiru herrialdetako lehendakariak ez lotesle izango litzatekeen galdeketa huts bat egitea ere debekatzen badu?

2. Espaniar Konstituzioaren seme-alabak diren Gernikako Estatuaren eta Nafarroako Foru Hobekuntzaren porrota, marko eta egitasmo autonomikoaren, azken batean, agerian uzteko. Porrotaz harago haren benetako izaera benetan agerian uzteko. Nola liteke, jeltzaleen esanetan, independentziaren bidean tarteko urratsa eta Euskal Herriaren eraikuntzara bitartekoa omen zen markoa indarrean sartu eta 30 urtera Euskal Herriak zatiturik, ukaturik eta zanpaturik jarraitzea?
Nola liteke, 30 urte geroago, gatazkaren konponketaz hitz egin behar izatea? Bada, marko horren helburua ez zelako eta ez delako Euskal Herriaren eskubideei bide ematea, Euskal Herria poliki-poliki espaniar Estatuaren baitan asimilatzea baizik.

3. PNVren nahiz autonomismoaren benetako bisaia agerian uzteko. Urkulluk ez ezezik Ibarretxe berak, berriki onartu bezala, PNVk ez dauka tope konstituzional hori zalantzan jarri edo eta gainditzeko inolako asmorik.

4. Alternatiba bakarra marko konstituzional autonomikoa gainditu eta marko demokratikoa erdiestea dela, agerian uzteko. Izan ere, gaur honako galdera da erantzun beharko genukeena. Zein da Euskal Herriak behar duen aldaketa? Euskal Herriak benetako aldaketa politikoa behar du. Zatiketa, ukazioa eta menpekotasunaren marko honetatik, marko demokratiko baterako trantsizioa egin behar du.
Aldaketa politiko hori gauza dadin, beharrezkoa da Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozial guztien arteko akordioa. Lurralde eta bazterketa ideologikorik gabekoa, marko demokratiko horren inguruan.

Hori da Herri honek behar duen akordioa, Ibarretxe jauna, ez egungo markoaren erreforma hutsa jasoko lukeen zure eta Zapateroren artekoa. Marko demokratiko horrek Euskal Herria nazioa gisa aitortzeaz gainera egungo zatiketa gaindituz, sujeto erabakitzailea artikulatu behar du, euskal herritarrek proiektu politiko guztien artean, independentziarena barne, erabakitzeko eskubidea izan dezaten.

Horiek dira benetako aldaketa baten oinarriak. Hala eskatzen du jendartearen gehiengoak, eta hala ez bestela emango zaio soluzio demokratikoa gatazka politiko eta armatua. Horregatik, Ezker Abertzaleak oinarri horiek bere egiten dituen formulazio zehatza proposatzen du, marko demokratiko proposamenean jasota dagoena. Proposamen hori Herri honetako eragile guztien esku utzi du, hor jasota baitaude, konponbidea ekarriko lukeen akordio politiko baterako oinarriak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiarentzat erabakitzeko eskubidea jasotzen duen autonomia, eta erabakitzeko eskubidea jasotzen duen autonomia politikoa Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoarentzat. Eta Euskal Herri osoan, euskal herritar ororen eskubide guztia bermatu ahal izan
daitezen nazio instituzioak sortzeko aukera. Hori da bidea, hori da Euskal Herriak behar duen bide orria, merezi duen bide orria. Eta bide hori da Ezker Abertzaleak Herri honetako sektore, herritar, ezkertiar eta aurrerakoiekin batera egingo duena. Hor aurkituko gaituzue, ez beste inon.

Besterik ez.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s